Soka Gakkai

Soka Gakkai oinarri komunitarioko erakunde global budista bat da, bakea, kultura eta hezkuntza sustatzen dituena, eta bizitzaren duintasunaren errespetuan sostengatzen dena. Bere kideek Nichiren budismoaren filosofia humanistikoa ikasi eta praktikan jartzen dute.

 

Soka Gakkai osatzen dutenek, bakarkako jardunean, bizi diren lekuetan lagundu eta gizateriari eragiten dioten arazo kolektiboekiko konpromisoa hartzen duten bitartean beren berezko potentziala garatzen saiatzen dira.

 

Soka Gakkairen funtsezko uste sendoetariko bat elkarrizketarako eta indarkeriarik ezerako etengabeko dedikazioa da, bai eta norbanakoaren zoriontasuna bakearen ezarpenarekin ezinbestean lotuta dagoeneko ideia ere.

Jarraian, lau puntutan egituratuta, Soka Gakkairen aurkezpen laburtua eskaintzen dugu:

Gehiago sakontzeko, behean nabarmendutako edozein hitzen gainean klik egin daiteke, eta Soka Gakkairen web gune globalean (hemendik kanpo) dagoen azalpen xehatua irakurri, aparteko erlaitz batean irekiko dena.

Eguneroko praktika

Soka Gakkaiko kideek euren etxeetan egiten duten eguneroko praktika budista nagusia honakoa da: “Nam-myoho-renge-kyo” esaldia kantatzea eta Lotoaren Sutraren zatiak errezitatzea.

 

Halaber, kideak aldian-aldian, talde txikietan antolatutako elkarrizketa-bileretan batzen dira, non eguneroko bizitzari dagozkion budismoaren printzipioak aztertzen dituzten. Esperientzia pertsonaletan oinarrituta, parte-hartzaileek praktika budista, euren erronka eta helburuetan, nola aplikatzen duten kontatzen dute.

Kargatu

Soka Gakkai es una organización global budista de base comunitaria que promueve la paz, la cultura y la educación, centrada en el respeto a la dignidad de la vida. Sus miembros estudian y ponen en práctica la filosofía humanística del budismo Nichiren.

Budista leinua

Shakyamunik Indiako azpikontinentean hasitako humanismo budistaren tradizioaren barne dauden irakaskuntzetan oinarritzen da Soka Gakkai. Bere balio nagusietako bat gizaki ororen duintasuna eta existentzia errespetatzea da.

 

Bizitzaren benetako izaera zein den argitu ondoren, Shakyamunik bidaia luzea egin zuen bere jakinduria hurkoekin partekatuz. Ezagupen horretara heltzeko iluminazioa, Lotoaren Sutran adierazita dago. Azken hori, Mahayana budismoaren irakaskuntza nagusi bat da, zeinetan budeitatea - maitasun errukiorra, jakinduria eta ausardia ezaugarri dituena - pertsona guztiei atxikitako egoera dela aldarrikatzen duen.

 

Lotoaren Sutraren irakaskuntzak India, Txina eta Japoniako maisu budistek transmititu eta garatu zituzten. Horien artean, Zhiyi (Tiantai maisu handia) Txinan eta Nichiren Japonian nabarmendu ziren.

 

XIII. mendean, Nichirenek "Nam-myoho-renge-kyo" Lotoaren Sutraren funtsa zela identifikatu zuen. Hori horrela, esaldi hau errezitatzean datzan praktika irakatsi zuen, pertsona guztiei sufrimendua gainditu eta bizitza oso eta zoriontsua eraikitzen lagunduko ziena.

 

Soka Gakkairen mugimendu hiritarra, 192 herrialde eta lurraldeetako 12 milioi kidek osatzen dutena, gaur egungo munduan, Nichiren budismoaren eta Lotoaren Sutraren ahalduntze mezua zabaltzeko lanean ari da.

Kargatu

Historia

Erakundearen jatorria 1930ean kokatzen da, Tsunesaburo Makiguchik eta Josei Todak, Japonian, egungo Soka Gakkairen aitzindaria den Soka Kyoiku Gakkai (Balioak sortzeko elkarte pedagogikoa) sortu zutenean.

Bere lehen presidentea izan zen Makiguchik gidatuta, hezkuntza-erreforma bat bultzatu nahi zuten maisu talde bat bezala hasi zen. Ondoren, Nichiren budismoak sustatzen zuen gizabanakoen barne eraldaketaren bidez gizartea hobetzera dedikatzen zen mugimendu bat bihurtuz joan zen.

1943an, Makiguchi eta Toda "gaizkile ideologiko" gisa espetxeratuak izan ziren, gobernu militarrak, pentsamendu kolektiboa kontrolatzeko ahaleginean, herritarrei ezarri zien estatu erlijio sintoistari uko egiteagatik. Makiguchi kartzelan hil zen; Todak, 1945ean, askatasuna berreskuratu zuen eta Soka Gakkai berreraikitzeari ekin zion. Urte batzuk geroago, bere gain hartu zuen gidaritza bigarren presidente bezala.

1947an, gerraosteko gizarte kaotikoan, Daisaku Ikedak Josei Toda ezagutu zuen eta bere ikasle izatea eta Soka Gakkain sartzea erabaki zuen. 1960an hirugarren presidente izendatu zuten eta, bere buruzagitzapean, erakundea Japoniatik kanpo garatu zen.

1975ean Nazioarteko Soka Gakkai (SGI) sortu zen, zeinaren esparru instituzionalak Japoniatik kanpoko Soka Gakkaiko erakunde independente guztiak biltzen dituen. Erakunde berriaren presidente izendatu zuten Daisaku Ikeda.

1983an, SGI gobernuz kanpoko erakunde izendatu zuten Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan (“ECOSOC” delakoa). 1995ean, SGIren Gutuna aldarrikatu zen. Bertan, mundu baketsu baten alde lan egiteko eta bizitzaren duintasunaren errespetuan oinarritutako bakea, kultura eta hezkuntza bultzatzeko konpromisoa adierazten da.

2017an, Soka Gakkaik Konstituzio berri bat onartu zuen. Bertan,  administrazio globala arautzeaz gain, bere doktrina-jarrera argitzen da eta, bakearen eta giza zoriontasunaren alde egiten duten Nichirenen irakaskuntza budistak sustatzeko helburua adierazten da.

2021ean, SGIren Gutuna eguneratu zen, eta erakundearen betebehar soziala zuzendu behar duten printzipioak hobeto adierazteko Soka Gakkairen Gutuna onartu zen, indarkeriarik ezarekiko eta bakearen kulturarekiko konpromiso hautsiezinean oinarrituta.

Kargatu

Arazo globalen aurreko ekintza

Soka Gakkaik eta SGIk bakearen aldeko kultura ezartzen laguntzen duten ekimenetan parte hartzen dute. Toki-erakunde bakoitzak dagokion gizartearen kultura-testuingurua errespetatuz garatzen du bere mugimendua.

 

Kontzientziazio publikoko jarduerak bost arlo nagusitan garatzen dira: bakea eta armagabetzea; garapen iraunkorrerako eta ekintza klimatikorako hezkuntza; giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza; laguntza humanitarioa eta hondamendi-arriskuen murrizketa; eta genero-berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea. Helburu hoiekin, erakusketak, sinposioak, erlijioen arteko elkarrizketa-topaketak, kultura-jarduerak eta Nazio Batuei laguntzeko ekintzak egiten dira.

 

1983az geroztik, Daisaku Ikedak urtero aurkezten ditu nazioarteko komunitateari zuzendutako bake-proposamenak; bertan, gizateriarentzat funtsezkoak diren gaiak aztertzeaz gain, filosofia budistan oinarritutako konponbideak eta erantzunak proposatzen ditu.

 

Bake-proposamen horiek erakundeak abiarazten dituen herritarren jarduerak bideratu eta bultzatzen dituzte, arazo globalei aurre egiteko eta bake iraunkorraren kultura eraikitzeko.

Kargatu

Scroll to Top